King David hoteleko atentatua

King David hoteleko atentatua
Irudia
Map
Motaatentatu
operazio militar
Honen parte daJewish insurgency in Mandatory Palestine (en) Itzuli
Data1946ko uztailaren 22a (12:37 (en) Itzuli)
GaraiaAro Garaikidea
KokalekuKing David hotela
HerrialdeaPalestinako Britainiar Mandatua
Parte-hartzaileak
HelburuKing David hotela
KausaOperation Agatha (en) Itzuli
Honen ondorioaOperation Shark (en) Itzuli
Pertsona hilak91
Pertsona zaurituak46

King David hoteleko atentatua 1946ko uztailaren 22an Jerusalemgo King David hotelean gertatutako atentatu terrorista bat izan zen. Irgun Zevai Leumik burutu zuen[1] Palestinako Britainiar Mandatuko Komandantzia Militarraren eta Britainiarren Ikerketa Kriminaleko Dibisioaren egoitzan. Atentatuak 92 hildako eragin zituen (terrorista bat barne), horietako 18 juduak zirelarik, britainiarrek Agentzia Judua inbaditu eta Mandatuko alde guztietako 2500 judu baino gehiago Agatha Operazioan atxilotu ondoren.[2]

Jerusalemgo Rey David hotelaren hegoaldeko hegala, britainiar erregimenaren gobernu-erakunde nagusiak hartzeko okupatu zuten, armadaren kuartel nagusia eta gobernu zibila barne. Metrailadore-kokalekuak eraiki zituzten hainbat tokitan. Soldadu, polizia eta detektibeek zaintza estu eta etengabea egiten zuten Mandatuko agintari britainiar gorenak gordetzen zituen eraikinean.

Irgunek Erresistentzia Juduko Mugimenduaren (Hagana, Irgun eta Lejiko mugimendu komuna, Bigarren Mundu Gerraren ondoren britainiar erregimena Palestinatik kanporatzea eta lurralde horretan juduen independentzia borroka armatuaren bidez lortzea helburu izan zuena) aginte bateratuaren esku utzi zuen eraikina suntsitzeko plana, honek ez zuen onartu, baina ezta baztertu ere, une egokia ez zela argudiatuz.

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman bombhrd izeneko erreferentziarako
  2. Jerusalem - British Beneath the surface - A tour of the legacy of the British Mandate in present-day Jerusalem (Ingelesez)

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search